Urriaren 2tik aurrera hainbat filmez gozatzeko aukera izango dute berriztarrek. Zine programazioari 'Padre no hay más que uno' filmagaz hasiera emango diote.
Horrez gain, abendura bitarteko kultur programazioa ere antolatu dute Berrizko Kultur Etxean. Beste behin, herritarrek mota guztietako ikuskizunak ikusteko aukera izango dute. Tartean, Miren Amuriza berriztarraren zein Txintxaun, herriko taldearen, lanak.