Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 18a, 10:00

2020ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urrian hasiko da. Baina, aurretik, sailkapen fasea jokatuko da, hamar saioz osatuta egongo dena. Sailkapen faseko saio bat Durangaldean jokatuko da, Berrizen hain zuzen ere, irailaren 23an

Kultur Etxean izango da,  18:30ean, eta bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Iruri Altzerreka, Aitor Esteban, Axier Goñi, Maider Altuna, Mikel Goiriena eta Nahia Ibarzabal. Itxaro Juaristi abadiñarra arituko da gai-jartzaile.

Sailkapen fasean 60 bertsolarik parte hartuko dute guztira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!