Berrizko bertso saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 14a, 12:20

Irailaren 23an Berrizen jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk.

Aitor Estebanek, Axier Goñik, Iruri Altzerrekak, Maider Altunak, Mikel Goirienak eta Nahia Ibarzabalek abestuko duten saioa 18:30ean hasiko da. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 688 635 041 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute.

Zozketa eguenean, hilak 17, egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!