Berrizen gaur irekiko dute Berrizburuko zelaia, futbol klubaren entrenamenduetarako

Anboto 2020ko ira. 14a, 09:19

Ireki aurretik garbiketa eta desinfekzio lanak egin dituzte.

Berriz futbol klubak Berrizburuko zelaian entrenatu ahalko du gaurtik aurrera, udalak zelaiko azpiegiturak irekiko dituelako. Momentuz klubeko entrenamenduak egiteko bakarrik zabalduko dute, udalak ohar batean zehaztu duenez. "Gogorarazi nahi da, oraindik ere, futbol zelaira sartzea debekatuta dagoela; momentuz soilik klubak futbol entrenamenduak egiteko jarri da erabilgarri", zehaztu dute ohar batean.

Segurtasuna bermatzeko dagozkion neurriak hartu dituzte: batetik, garbiketa eta desinfekzio lanak egin dira eta egiten jarraituko dira eta bestetik, Berrizburuko perimetroa itxi da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!