Duela 83 urte fusilatutako berriztarrak omentzeko lore eskaintzak, Felipe Urtiaga plazan eta udaletxeko lorategian

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 8a, 11:34

Irailaren 11 gomuta eguna izaten da Berrizen, frankismoan hildako eta errepresaliatutako herritarrak omendu eta gogoratzeko eguna. Aurtengoan, COVID-19ak horrela eraginda ekitaldi bakarra egongo da. 

1936an indar frankistek Felipe Urtiaga alkatea eta Jose Agirre, Gregorio Urkijo, Fermin Aranguren eta Agustin Milikua herritarrak fusilatu ondoren, irailaren 11 lagun horiek eta, oro har, frankismoa sufritu zutenak omentzeko baliatzen dute.

Aurtengoa berezia izango da. COVID-19a dela eta, ekitaldi bakarra egingo dute eta gainera hori egokitu egingo dute, jende pilaketak ekiditeko. Hori dela eta, barikuan, irailak 11, 18:00etatik 19:00etara lore eskaintza egingo da Berrizko bi gunetan. Bata Felipe Urtiaga plazan eta bestea oroimenaren bidean, udaletxeko parkearen barruan. 

Bestalde, Berrizko Udalak jakitera eman du loreak aldez aurretik banatuko direla lore eskaintzak egingo diren bi gunetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!