Zerbitzu anitzetako langileentzako lan-poltsa osatu gura du Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 7a, 11:33

Eskabideak irailaren 28ra arte aurkeztu ahalko dira Berrizko Udalean. 

Berrizko Udalak zerbitzu anitzeko langileentzako lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du. Udaletik jakitera eman dutenez,  horren helburua baja medikuak daudenean horiek betetzeko lan poltsa izatea, baita opor sasoietarako... Poltsa hori hiru urtez egongo da indarrean.

Lan-poltsan sartzeko bete beharreko baldintzen artean daude lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioa izatea; (C2) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-
titulua edo baliokidea; euskara jakitea: 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua eta B1 motako gidabaimena izatea, besteak beste.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik. Eskabideak Berrizko Udaleko Erregistro Orokorrean egin daitezke, 8:30etatik 14:00etara, baita telematikoki ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!