Zazpi talde lehiatuko dira Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketaren jardunaldi honetan. Bizkaiko bi talde, Gipuzkoako bat, Lapurdiko 3 talde eta Nafarroa Behereko beste bat arituko dira lehian. Eguraldiak ahalbidetzen badu, finala urriko lehenengo asteburuan jokatuko da.
Asteburu honetarako bi multzo hauek osatu dira:
A Multzoa
- Bizkaia 1
- Gipuzkoa
- Lapurdi (Senpere 2)
- Nafarroa Beherea (Amikuze)
B Multzoa
- Bizkaia 2
- Lapurdi (Senpere 1)
- Lapurdi (Itsasu)
Asteburu honetan multzoen arteko liga jokatuko dute. Gero, iraileko azken asteburuan, multzo bakoitzeko bi talde onenek semifinalak jokatuko dituzte. Finala, urriaren lehenenego astean jokatzea aurreikusi dute.