Uraren eta erroten garrantzia ezagutzeko ibilbidea egingo dute Arrierrekatik

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 15a, 09:14

Historian zehar urak eta errotek izan duten garrantzia ezagutu asmoz, Berrizko Arrierreka errekatik bi orduko ibilbidea egingo dute asteburuan. Jon Ander Ramosek gidatuko dituen bisitak San Pedro txiki ermitan hasiko dira, 10:00etan. Bi orduko iraupena izango dute eta Sarrian amaituko dira. 

Bisita bi egongo dira: bata euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz. Euskarazko bisita gidatua uztailaren 18an izango da, eta gaztelaniazkoa uztailaren 19an. Udaletik esan dutenez, bisitan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute 94 622 53 69 telefonora deituta edo euskara@ berriz.eus helbidera idatzita. Izena uztailaren 17a baino lehen eman beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!