Berrizko Udalak antolatutako 'Aisialdia Udan' programa martxan da

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 6a, 10:29

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako kirol eta kultur jarduerak antolatu ditu Berrizko Udalak. 

Uda dinamizatu eta Berriz ekonomiko zein soziokulturalki suspertzeko asmoz Bizi Berriz kanpaina martxan jarri du udalak. Kanpaina horren baitan, 'Aisialdia Udan' programa antolatu dute. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek kirol eta kultur jardueraz gozatzeko egitaraua. 

Gaurtik uztailaren 23ra bitartean, herriko gaztetxoek slacklineaz, hiri-dantzagaz eta bizikleta-iteeregaz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste. Gainera, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia, Eleder magoa eta pintura lehiaketa ere egongo dira. 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute egun bakarreko tailerrak izango direla, eta lekua badago, errepikatzeko aukera egongo dela. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da www.berriz.eus webgunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!