Uztailaren 1ean zabalduko dituzte Berrizburuko kiroldegia eta Olakuetako pilotalekua

Berrizburuko frontoia eta skate parkea dagoeneko zabalik daude. 

Alarma egoera ezarri zenetik itxita egon diren Berrizburuko kiroldegia eta Olakuetako pilotalekua uztailaren 1ean irekiko dituzte. Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, Berrizburuko kiroldegian esaterako gimnasioa eta igerilekua zabalduko dituzte. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.