Berrizen positibo kasu berri bat identifikatu dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 24a, 12:54

Osasun sailak emandako datuen arabera atzo koronabirus positibo bat atzeman zuten Berrizen. Guztira, 7 kasu berri eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Atzo 3.712 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 7 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 38 (test azkarrak gorputzak sortutako inmunitate maila neurtzen du eta iraganeko infekzio baten adierazle izan daiteke).

Baieztatutako positiboak 469 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 155  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 8 (+1)
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!