'Bizi Berriz' lelopean, tokiko merkataritza suspertzeko kanpaina abiatuko dute ekainaren 8an

Anboto 2020ko eka. 3a, 09:14

Berrizko Merkatarien Elkarteak eta Berrizko Udalak elkarlanean antolatu dute egitasmoa. 2.400 bonu jarriko dira salgai, bi kanpainatan, eta 45.00 euroko balioa izango dute guztira. 

Egitasmoaren helburua tokiko merkatariak laguntzea dela adierazi du Orlan Isoird alkateak. "Tokiko ekonomia suspertzea da kanpaina honen helburua, egoera ahulenean dauden sektoreak laguntzea". Berrizko Udalaren ekarpena 15.000 eurokoa izango da. 

Berrizko Merkatari Elkarteko Amaia Zabalak positibotzat jo du ekimena. "Kanpaina oso beharrezkoa da merkatarientzat, ostalarientzat eta zerbitzu txikientzat, batez ere, konfiamenduak iraun duen hilabeteetan itxita egon behar izan garelako".

Lau bonu mota

https://bizi.berriz.eus webgunea jarri dute martxan kanpainarako. Bertan, izena eman dezakete egitasmoan parte hartu gura duten dendariek. Kanpaina bi zatitan banatuko da. Lehena ekainaren 8an jarriko da martxan, eta alarma egoeraren ondorioz itxita egon diren establezimenduei zuzendua dago. Bigarrena, ostera, udazkenean izango da, eta establezimendu guztiei begirakoa izango da. Webgunean bertan erosi ahalko dituzte herritarrek bonuak, baita ere.

Lau bonu mota kaleratu dituzte, guztira. 'Bizi Berriz' bonuak urriaren 31ra arte erabili ahalko dira

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!