Erroldatze-ziurtagiriak emailez bidaliko ditu Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 14a, 11:26

Hipoteka-zorren luzamendua eskatzeko tramiteak erraztuko ditu Berrizko Udalak. 

Koronabirusak eta itxialdiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurrien artean, hipoteka zorren luzamendua eskatzeko aukera dago. Horretarako, besteak beste, erroldatze-ziurtagiriak beharrezkoak dira. Beraz, Berrizko Udalak ziurtagiri horiek emailez bidaliko dituela jakitera eman du. Ziurtagiria berriz@berriz.eus helbide elektronikora idatzita eskatu beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!