Berriz Ezagutzen lehiaketa martxan da

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 12a, 14:32

Herria ezagutu, euskaraz egiten diren "ohiko" akatsak zuzendu, lexikoa aberastu eta bertako kultura eta hizkuntza maitatzeko Berriz ezagutu lehiketa martxan jarri du udalak. Lehiaketa apirilean zehar egongo da martxan, eta parte hartu gura dutenek www.berriz.eus webgunean aurkituko dituzte jarraibideak. 

Bestalde, lehiaketan parte hartzen duten herritarren artean 50 euroko bono bat zozkatutko dute. Hori herriko denda edo tabernetan gastatu beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!