Iratxek eta Jonek duela 17 urte ezkondu zirela ospatu dute konfinamenduan

Jone Guenetxea 2020ko mar. 29a, 15:54

Ideia irudimentsuak sortzen dira konfinamenduan. Berrizko bikote honek ezkontzako arropak jantzi eta balkoian dantzan egin du auzokideen txalo artean.

Iratxe Etxanobek eta Jon Ugartetxeak isolamenduaren monotoniari ukitu berezia eman gura izan diote gaur. Orain 17 urte jantzi zituzten arropak armairutik atera dituzte, eta valsa dantzatu dute balkoian. Auzokideek ere ospakizunagaz bat egin dute. Zuen umoreagaz ez dago maitasuna lausotuko duen konfinamendurik. Zorionak bikote!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!