Gazteleku birtuala Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 25a, 11:21

Alarma egoera honetan gazteentzat espazio propio bat sortu asmoz Berrizko Udalak gazteleku birtual bat eratu du gaztentzat. 

Udaletik jakitera eman dutenez, gaztelekuak helbide elektroniko bat zabaldu du: guregaztelekua@gmail.com. Helbide horren bitartez gazteek hainbat ekintzatan parte hartuko dute, eta gainera, elkar ikusteko aukera izango dute. Beraz, gaztelekuan parte hartu gura duten gazteek email bat bidali beharko dute goian aipatutako helbidera. 

Horrez gain, gaztelekuak gazteekin harremana izaten jarraitzeko youtubeko kanala eta instagram kontua ere ireki dituela jakitera eman dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!