Finniganek Atonements taldeko kideen laguntza izango du oholtza gainean. Europan bira egiten ari da orain, The tales people tell diskoa aurkezteko. Besteak beste, Alemanian eta Frantzian aritu da egunotan. Berriztik Zaragozara (Espainia) joango da.
Hastapenak hip hopean
Kelly Finnigan aurpegi askoko artista da, izan ere, soul doinuetan murgildu aurretik, hip hopean eman zituen lehenengo urratsak. Horrela, AEBtako mendebaldeko kostaldeko taldeentzat oinarria egiten hasi zen, Destruments ekoizpen taldeko kide lez.