'Uraren iruzurraz' ohartarazi du Berrizko Udalak

Anboto 2020ko ots. 19a, 17:27

Berrizko Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, 'uraren iruzurra' lez ezagutzen den engainuaren aurrean egon daitezke berriztarrak. Horregaitik herritarrak ohartarazi gura izan dituzte.

“Herritar bik telefono dei susmagarriak jaso dituzte. Iturriko ura depuratzeko eta uraren kalitatea hobetzeko filtro batzuk saltzen egon daitezke herrian”, azaldu dute.

Bestalde, horrelako deiren bat jasoz gero Ertzaintzatik 112ra deitzeko gomendatzen dutela esan du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!