1.381 produktu bidali dituzte Berriztik Saharara

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 19a, 11:17

Azken hilabete hauetan, sahararrei laguntzeko produktuak batzen ibili dira Berrizen.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, bilketak erantzun ezin hobea izan du herritarren artean; guztira, 1.381 produktu jaso dituzte. Hori dela eta, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bilketetan parte hartu duten herritarrei, eta bereziki, Emakumeen Elkarteari, Caritasi, Ikastetxeei, Guraso Elkarteari, udalari eta hirugarren adineko elkarteari. Bestalde, produktu horiei udalak ematen dituen 1.500 euroak gehitu behar zaizkiola esan dute.

Horrez gain, urtean zehar egiten diren beste bilketa batzuetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!