Berrizko Udalak "hainbat zerbitzu kanpora atera" gura dituela dio EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 17a, 13:18

Berrizko EH Bilduko kideek enplegu publikoaren alde daudela, eta udalak langile propioak eduki beharko lituzkeela diote ohar bidez. Horrez gain, udalari "informazio argia eta zehatza" eskatu diote. 

EH Bilduk prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Berrizko Udalak organigrama orokorraren azterketa bat egitea eskatu zion enpresa bati. "Udalak emaitzak aspaldi jaso zituen arren, oposizioko alderdioi oraindik ez zaigu inolako dokumentarik iritsi. Daukagun informazioa oso urria da, baina Berrizko Udala zerbitzuak kanporatzeko prozesu batean sartzear dagoela ematen du", azaldu dute oposiziokoek. 

Oharrean diotenez, udalaren zenbait zerbitzuren kudeaketa kanpora ateratzeko asmoa izan dezake udalak , tartean kiroldegia. "Horrek udalarentzat gastu gehigarri bat suposatuko luke, eta posible litzateke erabiltzaileen prezioak garestitzea", esan dute. Horrekin lotuta EH Bildukoek kudeaketa publiko integral baten alde egiten dutela diote. 

Bestalde, udalaren ongizate zerbitzua "Amankomunazgora transferitu nahi dutela eta ur zerbitzua patzuergoaren esku utzi gura dutela", sumatzen dutela azaldu dute. "Ongizate zerbitzua hain garrantzitsua izanik, herritarrekin eta oposizioko alderdiekin kontrastatu beharko litzateke", kritikatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!