Oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta ibilgailuen zirkulazioa segurua izateko Bidegain kalea berurbanizatu dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 6a, 09:48

Lan hauekin Iturritza-Bidegain faseari jarraipena eman dio Berrizko Udalak.

Oinezkoen irisgarritasuna eta ibilgailuen zirkulazio segurua bermatu asmoz, Berrizko Bidegain kalea berurbanizatu du udalak. Horretarako, espaloiak zabaldu egin dituzte, eta ibilgailuentzako ere bidea zabaldu dute. Bestalde, kalearen bi aldeetara aparkalekuak jarri dituztela, garajeetako sarrera-irteerak, lurpeko edukiontzietarako bidea eta arkuperako loturak ere hobetu dituzte. 

Lanek 205.158 euroko aurrekontua izan dute, eta 44.915 euro Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!