EIJO Big Banda Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sorturiko musika taldea da. Proiektu pedagogiko hau 2014ean sortu zen. Guztira, 30 plaza eskaintzen dira urteko, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoko musika eskoletako ikasleak aurkezten dira horiek betetzeko. Otsailetik ekainera bitartean topaketa desberdinak egingo dituzte, eta uztailean kontzertuak eskainiko dituzte Bilboko kontserbatorioan, Markinan eta Gasteizko Jazzaldian.
Aurretik, Bartolome Ertzillako beste ikasle batzuk ere aukeratu zituzten proiektuan parte hartzeko: Izaro Erzilla eta Esti Ibarra abeslari bezala, Markel Mardaras saxoko ikaslea eta Jone Erzilla tronpeta jotzailea.