Komunikatzen ikasteko tailerra eskainiko dute Umerrin

Anboto 2020ko urt. 21a, 13:55

Antonio Guijarro psikologoak formakuntza saioak eskainiko ditu otsailean eta martxoan Umerrin. 

Antonio Guijarro psikologoak harreman hobeak izateko nola komunikatu behar den erakutsiko du Umerrin. "Ohore handia da Umerrioko kideontzat Guijarro gurean hartzea, eta ingurukoekin komunikazioa hobetu nahi duen edonori gomendatzen diogu ikastaroan parte hartzen", adierazi dute Umerriko kideek.

Ikastaroak otsail eta martxoko azken bariku eta zapatuetan izango dira. Izen-emateak, berriz, aurrez egin beharko dira ikastaroakumerri@gmail.com helbidera idatzita. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!