Berrizen Bizkaiko kros txapelketa lehiatuko dute domekan

Joseba Derteano 2020ko urt. 17a, 09:30

500 parte hartzaile inguru batuko dira Berrizburun.

Berrizburuko zirkuitu gogorrak Bizkaiko banakako kros eta klub txapelketaren 96. edizioa hartuko du igandean Berrizen. Bertan 500 atleta inguru espero dira, Miguel Angel Munitxa Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko presidenteak adierazi duenez.

Sekulebedarra Kirol Klubak antolaturiko proba goizeko 10:00etan hasiko da kategoria gazteenekin eta eguerdira arte jarraituko du 23 urtez azpiko eta promesa kategoriako korrikalariekin. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, proba paraolinpikoa izango da, 11:50ean.

Orlan Isoird herriko alkateak azpimarratu duenez "garrantzitsua" da honelako kirol ekitaldiak Berrizen egitea. “Erraztasunak ematen jarraituko dugu horrelako ekitaldiak ospatzen jarrai dezaten, betiere gizonek eta emakumeek parte hartu ahal izateko, beti ere gure planaren berdintasun-irizpideei jarraituz", adierazi du.

ORDUTEGIA - URTARRILAK 19

- 10:00: Kadete neskak.
- 12:20: Kadete mutilak.
- 10:45: Gazte mailako neskak.
- 11:15: Gazte mailako mutilak.
- 11:50: Neska-mutil paralinpikoak.
- 12:10: Senior mailako mutilak eta promesak.
- 13:00: Senior mailako neskak eta promesak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!