Ibai Zabalak urtebeterako berritu du kontratua Baikorekin

Joseba Derteano 2020ko urt. 13a, 16:34

Horrela, kontratu berria amaitzen duenean, 13 denboraldi beteko ditu pilotari profesional bezala.

Berrizko atzelariak Baiko Pilotarekin zuen konpromisoa berritu du 2021era arte, Baiko-k bere webgunean jakinarazi duenez. 2008ko maiatzaren 23an Elorrion debuta egin ondoren, Ibai Zabalak Binakako Promozio Txapelketako txapela eskuratu zuen 2010ean eta beste bitan finalera heldu zen: 2009 eta 2014 urteetan. Gainera, partida ugari jokatuko ditu txapelketetan eta partida nagusietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!