Emakume Master Cupeko pilotaririk onenak Berrizen lehiatuko dira domekan

Anboto 2019ko abe. 23a, 16:13

Miriam Arrillaga eta Leire Garai elkarren aurka lehiatuko dira lau eta erdikoan. Bestetik, Iera Agirre eta Leire Etxaniz, Olatz Arrizabalagak eta Maite Ruiz de Larramendik osatutako bikotearen aurka lehiatuko dira. Jaialdia 12:00ean hasiko da. Bestalde, hurrengo ediziorako izen-emate epea zabalik dago jada

Antolatzaileak Emakume Master Cup txapelketaren hurrengo edizioa izango dena ere ari dira prestatzen. Aurreratu dutenaren arabera, gaur ireki dute hurrengo ediziorako izen-emate epea, eta urtarrilaren 10ean zarratuko da. Bi maila egongo dira edizio berrian: pilota biguna eta pilota mistoa. Parte hartzaileek banaka eman beharko dute izena, ondoren, antolakuntzak, bikoteak osatu ditzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!