Auto bat irauli da Berrizen, Abadiñotik Trabakuarako bidean

Anboto 2019ko abe. 20a, 20:22

Istripua 19:50ean gertatu da BI-633 errepidean. Auto bat irauli egin da eta errailetako bat oztopatu du. Ertzaintza trafikoa bideratzera bertaratu da. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, ezbeharrak zauri “arinak” eragin ditu ibilgailuan zihoazenen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!