Jostailu bilketa egingo dute barikuan Berrizen, Podemos alderdiak deituta

Maialen Zuazubiskar 2019ko abenduaren 18a

Podemos alderdiak deituta, Berrizen jostailu bilketa egingo dute, seigarren urtez. Alderdiak jakitera eman duenez, jostailuak gizarte ongizatea egon zen egoitzara eraman beharko dira. Goizetan 11:00etatik 13:00etara egongo dira, eta arratsaldetan 16:30etik 18:30era. Bestalde, antolatzaileek adierazi dute ez dituztela jostailu sexista eta belikoak onartuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!