Kritikaren harrera ona edukitzeaz gainera, Elisa y Marcela-k bederatzi sari jaso zituen; aktore, testu eta zuzendaritzarik onenaren sariak jaso zituen 2018an, besteak beste. Publikoaren saria eta berdintasunaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren saria ere jaso zituen.
Ibilbide saritua
A Panadaría konpainia 2013an sortu zen, eta, harrezkero, Boladok, Castrok eta Kendelmanek lanerako formula berari jarraitu diote, hasierako errezetari ekinda. Sorkuntza propioa oratzen dutela diote, eta horregatik deitu zioten A Panadaría (okindegia, galizieraz) konpainiari, eta esfortzua eta jarraikortasuna lantzen dituen ofizioa delako. "Mundu osoan, gizakiak ogia eta antzerkigintza egiten ditu; biek ere gorputza eta arima elikatzen dituzte, guk bezala", diote.
Elisa y Marcela obragaz lez, aurretik ere sariak jasotakoak dira. Pan! Pan! antzezlanagaz (euren ibilbideko lehenengoa) Crítica de Galicia saria jaso zuten 2015ean. María Casares sari bat ere jaso zuten, eta Xuventude Crea saria.