Hitzaldi eta ekitaldiz jositako Euskara astea antolatuko dute Berrizen

Igor Galarza 2019ko aza. 20a, 09:20
Berrizko Kultur Etxean antolatuko dituzte Euskara asteko jarduera guztiak

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitarte saio eta ekintza mota ugari egingo dituzte. Jarduera guztiak Berrizko Kultur Etxean antolatuko dituzte.

Euskararen astea deituriko egitasmoari helduko diote Berrizen azaroaren 28an. Artean, bertso saioa, proiekzioak, hitzaldiak edota erakusketak egongo dira ikusgai Kultur Etxean. Abenduaren 4ra arte jardungo dute euskara sustatzeko helburuagaz.

Ekitaldien artean, Euskaraldiaren bigarren edizioaren inguruan mintzatuko dira, Kike Amonarrizek bideratuko duen hitzaldi baten bitartez. Bestalde, gaur ekingo diote Euskararen Kriseilua dinamikari, 40 familiaren parte hartzeagaz. Euskararen Astean dinamikaren amaiera festa egingo dute, abenduaren 4an.

Berrizko Euskara astearen egitaraua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!