[ARGAZKIAK] Aitor Hernandezek eta Zaloa Trevillak irabazi dute Berrizko ziklo-krosa

Joseba Derteano 2019ko aza. 3a, 15:24

Gizonetan bigarren tokian amaitu du Eiser-Hirumet taldeko Jon Munitxa abadiñarrak. Nesken kadete mailan ere bigarren tokian helmugaratu da Txorierriko taldean dabilen Naia Arregi berriztarra.

Elite mailako gizonen podiuma Iñigo Gomezek osatu du eta emakumeena Sandra Martinezek eta Monica Carrascosak.

Aurten umeek ere ziklo-krosean aritzeko aukera izan dute lehenengoz eta ekimen arrakastatsua izan da. 2006tik aurrera jaiotako ia 100 umek parte hartu dute adinka banatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!