Sarrigoitiko bidea konponduko du Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 28a, 12:33

Iazko aurrekontu parte hartzaileetan berriztarrek horrela erabakita Sarrigoitiko bidea konpontzeko lanak hasi ditu Berrizko Udalak.

Prentsa ohar bidez udalak jakitera eman duenez, hile honetan zehar hasi berri diren lanen bidez Sarrigoitira doan bidea egokitu eta aglomeratu egingo dute. Gainera, lan hauen helburu nagusia, bide horretan dauden puntu arriskutsuak zabaltzea eta bidea konpontzea direla, eta baita errepidea berriro asfaltatzea azaldu dute..

Bestalde, Berrizko Udalak azaldu du lan hauek burutzeko hiru hilabeteko epea izango dutela eta guztira 85.207 euroko aurrekontua dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!