Euriagatik atzeratu egin behar izan zuten bote luzeko finala domeka honetan jokatuko dute, Berrizen

Joseba Derteano 2019ko urr. 24a, 10:00

Bizkaiak eta Gipuzkoak neurtuko dituzte indarrak.

Finala joan zen astebururako iragarrita zegoen, baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten. Hitzordu berria domeka honetan, 12:00etan, jarri dute, Berrizburuko pilotaleku irekian.

Bizkaitarrak dira faborito, aurreko bi edizioetako txapeldunak izateaz gainera, aurtengo liga fasean eta finalerdietan nagusitasunez irabazi dituztelako norgehiagoka guztiak. Hala ere, Gipuzkoa Bi taldea oso lehiakorra da eta sorpresa ematen saiatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!