Mugimendu feminista Durangaldean

Ikuspegi desberdina eskaintzen duten elkarte biren eta 30 bat urte dituen udal sailaren batuketa

Ekaitz Herrera

Udalak orain 30 bat urte zabaldu zuen Berdintasun Saila. Geroago eta herritar gehiagok jotzen dute bertara, eta, orokorrean, berdintasun erreal bat lortzea eta indarkeria matxista amaitzea dira berriztarren kezka nagusiak. Gainerakoan, herri mugimendutik sortutako elkarte bitan batzen dira emakumeak.

Feminismoa herri osora zabaltzen

Azeri gorriak

• Sorrera urtea: 2015

• Helburu nagusiak: Sistema heteropatriarkalari aurre egiteko tresnak sortzea. Feminismoa herrira zabaltzea.

• Ekintzak: Manifestazioak eta tertuliak antolatzea. Horma-irudiak egitea, hitzaldiak ematea eta erasoak salatzea. Elkar  zaintzea. Herriko beste elkarteekin harremana dute.

• Partaide kopurua: 55 inguru

• Facebook orria: Azeri Gorriak

25 urteko ibilbidea duen emakume sarea

Gure izarrak

• Sorrera urtea: 1994

• Helburu nagusia: Emakumeen garapen pertsonal eta soziala giza-arlo guztietan lantzea. Emakumeen laguntza sarea sortzea

• Ekintzak: Formakuntzari eta aisialdiari lotutako ikastaroak. Irakurketa, dekorazioa, birziklapena, yoga, egurraren lanketa eta lege aholkularitza.

• Bazkide kopurua: 150

• Kontaktua: gureizarrak@kzgunea.net

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!