Dantzaz plataformaren 'Growing Young' ikuskizuna Berrizera helduko da

Aritz Maldonado 2019ko urr. 17a, 15:02
Argazkia: Growing Young

Dantzaz plataformaren ikuskizun honek Europako dantza konpainia entzutetsuenetako batzuetako dantzari gazteen hainbat pieza batzen ditu. Ikuskizuna osatzen duten lau piezak giza harremanen unibertsoan kokatzen dira.

Youth da pieza horietako bat; Wubkje Kuindersma da honen egilea, eta, bere berbetan, "denborak guztia aldatu dezake, baina gure barruan beti geratzen da gu garena". Prelude for a wasted tear (Itzik Galili koreografo israeldarraren pieza), Une (Janis Claxton australiarrarena) eta Lead (Daniele Ninarello italiarrarena) dira beste hiru piezak. Zapatuan izango da ikuskizuna, 20:00etan, Berrizko Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!