Guztira, hamazazpi ikuskizun egongo dira Berrizen datozen hiru hileetan. Anne Etchegoyen, Olatz Salvador eta White Gonne Wrong musikarien kontzertuak, Gorakadaren Ulises eta Titzinaren La Zanja antzezlanak eta umeentzako Mukuki ikuskizuna nabarmendu dituzte, besteak beste, kultur etxekoek. Ohi bezala, pelikulak eta film dokumentalak ere eskainiko dituzte.