Barre-algarak nagusi Berrizko frontoian, ‘Herri txiki, infernu handi’ saioaren grabaketan

Anboto 2019ko ira. 12a, 20:39

Telebista saioko lan-taldea aurreko asteko martitzenean egon zen berriztarrak elkarrizketatzen eta bertako istoriorik bitxienak bilatzen. Orduan grabatutakoa gaur erakutsi dute berriztarren aldean. Hamaika barre-algara eta bitxikeria bildu dituzte. 

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleek elkarrizeketatu dituzten berriztarrak Mari Angeles Elorriaga, Rafa Biritxinaga, Lazaro Milikua, Mari Tere Alberdi, Rodolfo Urzelai, Hilario Alkorta, Daniellis Moya eta Bittori Gorritxategi izan dira. Ekitaldian Xebastian Lizasoren bertsoez ere gozatzeko aukera egon da.

Emankizuna irailaren 29an, domekan, emitituko dute ETB1n, gaueko 22:00ak aldera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!