[BIDEOA] Ariztimuño bataloiko gudariek abesten zuten kantua berreskuratu dute Berrizen

Frankismoan hildako eta errepresialitutako berriztarrak gogoan hartu dituzte, gaur, Berrizen. 1936an indar frankistek Felipe Urtiaga alkatea eta Jose Agirre, Gregorio Urkijo, Fermin Aranguren eta Agustin Milikua herritarrak fusilatu ondoren, gaurko eguna, lagun horiek eta, frontean borrokan hildakoak omentzeko erabili dituzte. Baita, kartzelan hildakoak ere.

Gaur iluntzeko ekitaldian berrizko musikariek 1936ko gerran Ariztimuño bataloiko gudariek frontean abesten zuten kantua berreskuratu dute. Ekitaldian jakitera eman dutenez Julian Narbaiza gudari berriztarraren senitartekoek utzitako partitura batetik atera dute abestia. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.