[BIDEOA] Berrizen ari dira filmatzen 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa

Anboto 2019ko ira. 3a, 16:43

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal telebista aurkezleen aldrebeskeriak Berrizera iritsi dira. Egun osoan zehar hainbat berriztar elkarrizketatu dituzte ohikoa duten umore eta xelebrekeria lagun. ANBOTOko irakurleentzako bideo txiki bat ere utzi dute. 

Euskal Telebistako 'Herri txiki, infernu handi' saioa Berrizera ailegatu da. Ekipo teknikoa eta erredakzio taldea lagun, hainbat berrizar elkarrizketatu dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek egun osoan zehar. Berrizko erdigunean filmatzeaz gain, Andikoa edota Okango auzoetan barrena ere mugitu dira.

Datorren eguenean, hilak 12, telebista saioaren bigarren zatia grabatuko dute Olakuetako frontoian. Bertan, gaur egindako elkarrizketak izango dira ikusgai eta Xebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera ere egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!