Iñakiren Bideak ibilbidearen 7 edizioa egingo dute asteburuan

Maialen Zuazubiskar 2019ko abu. 27a, 11:17

Iñaki Lejarreta txirrindulari berriztarra gogoratzeko helburua duen Iñakiren Bideak bizikleta ibilbidea egingo dute asteburuan.

Pedalei eraginez naturarekiko harremanaz gozatu eta Iñaki Lejarreta modu berrezian gogorazi asmoz sortu zen egitasmoak zazpigarren edizioa izango du aurtengoa. Aurreko urteetan lez, aurten ere, Iñakiren Bideak ibilbidearen hasiera eta bukaera Berrizen izango dira, eta guztira bederatzi etapa egin beharko dituzte hainbat lagunek, erreleboka. Irteera Elizondo plazan hartuko dute abuztuaren 31n, 4:00etan, eta helmuga, berriz, irailaren 1eko 16:00etarako aurreikusi dute. Gainera, aurten Ullibarri Ganboa, Durruma Kanpezu, Larraona, Izkue,Doneztebe, Oiartzun, Zarautz eta Olatz herrietatik igaroko dira egongo dira, besteak beste. 

Parte hartzaileek 2012an bizikletan zebilela auto batek harrapatuta hil zen Iñaki Lejarreta berriztarra zein errepidean hil diren gainontzeko txirrindulariak gogoan izango dituzte, eta txirrindularia errespetatu eta 1.5 metroko segurtasun tartea gordetzeko aldarria zabalduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!