Berrizko efizientzia energetikoa hobetu asmoz argiteria berriztuko dute

Anboto 2019ko abu. 26a, 12:00

104.156 euroko aurrekontua izango du Berrizko Udalak lanak burutzeko. 

Berrizko Udalak herriko energia eragikortasuna hobetzeko asmoz seigarren fasea hasiko du irailean. Aldaketa Matzagabarrena eta Abeletxe kaleen inguruan egingo dute. Udalak jakitera eman dutenez, LED argidun 60 farola jarriko dituzte, eta horrekin kontsumoa aurrezteaz gain, argi-kutsadura ere murriztuko dute. 

Argiteria berriztatzeko seigarren faserako 104.156,16 eurokoa aurrekontua izango du Berrizek, eta hiru hilabeteko epean lanak bukatzea aurreikusten dute. 

Aurreko faseetan Olakueta, Legaño-Iturriza, Matza-Bidegain, Iturritza-Gabiola eta Learreta-Markinan aldatu izan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!