82 urteko gizon baten bila dabiltza Berrizen

Jone Guenetxea 2019ko abu. 4a, 18:59

Ertzaintzak azaldu duenez, desagertuta dagoen pertsona goizean etxetik irten da, eta bueltan ez dela etorri konturatu denean, senitarteko batek abisua eman du. 

SOS Deiakek azaldu duenez, desagertutako gizona Alfonso Carlos Mauleon Fernandez da. Baten batek ikusten badu, 112 telefono zenbakira deitzeko eskaera egin dute.

18:00etan abiatu dute desagertutako gizona bilatzeko operazioa. DYA, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta suhiltzaileak futbol zelaian batu dira bilaketari ekiteko. Helikopteroa bertan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!