Bihar, Elizondo plaza La Coquette zirkuko karpa bilakatuko da. 50eko hamarkadatik hona, artista bi dira bertako protagonistak. Kanbahiota konpainiaren lanetan ohiko den legez, aire akrobaziak izango dira emanaldiko protagonista nagusiak. Abraham Pavon eta Rossina Castelli dira akrobatak. Familia guztiarentzako moduko ikuskizuna da.
Bestalde, martitzenean, uztailak 23, dantza tahitiarrak egongo dira ikusgai komentuan. Hilani Tama buru duen Hei Show Tamure dantza konpainiak ia hamar urte daramatza emanaldiak eskaintzen.