Berrizko Udalak ur parkea antolatu du umeentzat, uztailaren 6rako

Anboto 2019ko uzt. 3a, 08:30

Ur parkea 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat izango da.

Uztailaren 6an Berrizko Udalak ur parkea jarriko du Berrizburuko igerilekuan, 10:30etik 13:30etara bitartean. Joan gura duten umeek aurrez eman beharko dute izena, Berrizburuko kiroldegian edo 946 826 244 telefonora deituta. 

Bestalde, ur parkean 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeak ibili ahal izango direla jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!