2006tik hona, artista lapurtarrak ez du estudioko lanik atera (Sorminetan, Elkar argitaletxeagaz). Hala ere, Euskal Herriko plazetan jarraitzen du kantuan, kanta tradizionalaren eta rockaren arteko zubia eraikitzen.
Duhaldek hainbat kontzertu ditu lotuta uda honetarako, Berrizkoaz gainera. Sondikako (Bizkaia) BBK Legends jaialdi entzutetsuan joko du, The Beach Boys eta Suzanne Vegagaz batera, eta Baionan, Itziarren (Gipuzkoa) eta Gasteizen ere eskainiko ditu kontzertuak.