Salgai daude Gure Zirkuak Berrizen eskainiko dituen emanaldietarako sarrerak

Aritz Maldonado 2019ko mai. 13a, 13:00

Euskal zirku ibiltaria bi asteburuz egongo da Berrizen. Berrizburu futbol zelaiaren aurreko aparkalekuan altxako dute karpa. 

Gure Zirkuak Durangaldea zapalduko duen lehen biderra da honakoa. 2018an egindako lehen biran 25.000 lagun baino gehiago hurbildu ziren emanaldietara.  

Sarrerak zirkuko txarteldegian erosi ahalko dira asteleheneko 18:00etatik aurrera. www.eventbrite.com atarian ere erosi ahalko dira. Guztira, hamaika emanaldi eskaini ditu Gure Zirkuak Berrizen: 

- Maiatzaren 17an, barikuan, 18:00etan eta 20:30ean

- Maiatzaren 18an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean

- Maiatzaren 19an, domekan, 17:00ean eta 19:30ean

- Maiatzaren 24an, barikuan, 18:00etan eta 20:30ean

- Maiatzaren 25ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean

- Maiatzaren 26an, domekan, 12:00etan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!