Zapatuan Berrizen XX kaleko pintura lehiaketa egin zuten. Bozka gehien jaso duen lana Fernando Uretarena izan da. Bigarren saria, berriz, Leticia Gasparrentzat izan da eta hirugarrena Carlos Espigarentzat. Herriko saria Maria Benitok jaso du.
Parte-hartzaileen lanak maiatzaren 4tik 25era bitartean egongo dira ikusgai Berrizko Kultur Etxean.