Ohikoa den legez, herriko hainbat txokotan ibiliko dira artistak, Berrizko paisaiak euren koadroetan jasotzen. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, bigarrenak 500ekoa eta hirugarrenak 400ekoa. Aurkezturiko lanak maiatzaren 4tik 25era bitartean erakutsiko dira, Berrizko Kultur Etxean.
Urterik urte gora doa parte-hartzaile kopurua, eta azkeneko edizioetara Euskal Herritik kanpoko jendea ere animatu da.
Iaz, 28 parte-hartzaile
Kaleko pintura lehiaketak 28 parte-hartzaile bildu zituen iazko edizioan, eta Iker Mugarra margolariarenLa Forja lanak lortu zuen botorik gehien.