Urrezko txapelketako sei aizkolari nor baino nor gehiago ariko dira Berrizen, zapatuan

Joseba Derteano 2019ko api. 23a, 17:11
Eneko Saralegi nafarra da Berrizen arituko den aizkolarietako bat. (Argazkia: egursport)

Aurreneko biak hurrengo faserako sailkatuko dira.

Juanjo Azpilikueta, Joxean Etxeberria, Eneko Saralegi, Xabier Zaldua, Jexux Mari Mugika eta Julen Alberdik osatuko dute zapatuan, 12:45ean, Berrizko Olakueta plazan batuko den seikotea. 30 enbor arinen mozten dituzten biak hurrengo fasera sailkatuko dira.

Karmele Gisasola trontzan

Aizkolarien ostean, trontza eta harri jasotze erakustaldiak egingo dituzte. Trontzan Karmele Gisasola Zelai III.a izango da protagonistetako bat. Mallabiarrak eta Uxue Ansorregi mendaroarrak Ainize Perez eta Iraide Gezuraga izango dituzte kontrario.

Amaitzeko, harri jasotze txapelketaren barruan, Aimar Galarraga eta Iñigo Eizagirre hiru harrirekin ibiliko dira lanean: 175 kiloko laukizuzenarekin, 100 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.

Euria egiten badu pilotalekura tokialdatuko dute jardunaldi osoa.

Ioritz Gisasola gazteen finalera sailkatu daiteke

Hurrengo egunean, domekan, 23 urtez azpiko Urrezko Aizkora Txapelketako finalerdia lehiatuko dute Armentian (Gasteiz). Bertan batuko diren lau aizkolarietako bat mallabiarra da: Ioritz Gisasola Zelai IV.a. Finalera sailkatzeko faboritoen artean dago. Julen Larreak (Barakaldo, Bizkaia), Joxan Etxeberriak (Ziga, Nafarroa) eta Oier Kañamaresek (Arostegi, Nafarroa) osatuko dute laukotea.

23 urtez azpiko finala ekainaren 7an jokatu da, Azpeitiko Ariztbatalde kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!