Dejabu Panpin Laborategiak sortutako lana da Limbo Planeta. Antzerki testuala eta txotxongiloak uztartzen dituen euskal konpainia da. Konpainiaren obrek izaera minimalista izan ohi dute.
Euskal Herriaren historian oinarritutako narratibak dira ardatza, eta horrela sortu dute antzezlana Ainara Gurrutxaga gidoilariak eta Urko Redondo zuzendariak.